viernes, 16 de septiembre de 2016

1.1 Larrialdi Egoerak

1.1            LARRIALDI EGOERAK

Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:
·      Uholdeak, zentral nuklear baten erradiazio-ihesa,
·      merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...

Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:

  •  LARRIALDI KOLEKTIBOA:
Resultado de imagen de gas toxico Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du. Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke

Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke


    Resultado de imagen de pray paris
  • HONDAMENDIA: Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
 Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.

Resultado de imagen de terremotos
  • KATASTROFEA: Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
 Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak

Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, baigiza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.

Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.


  • ZER DA LARRIALDI PLANA?
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.

  • ARIKETA:
BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.
GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.

No hay comentarios:

Publicar un comentario